Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

iritzi artikulua

Iritzi Artikulua

Mehatxuek ilundutako bizitza.

Artikulua irakurri ondoren konturatu naiz Maite bezalako pertsonek laguntza behar dutela eta bortxak salatu arren ez dutela lortzen. Gaizki iruditzen zait poliziak egiten duena, adibidez, eskuko telefonoa norbaitek lapurtu dizula salatzen baduzu ez dizute asko laguntzen zuk salatu duzun pertsonak juizio bat dauka eta normalen ez zaio ezer gertatzen. Nik uste dut Maite bezalako pertsonek laguntza minimo bat behar dutela. Salatzera ausartzen badira gutxienez ondo zaindu beharko lukete non dagoen bortxatzen zien pertsona.

Ez dut imajinatzen nolakoa izango den emakume bortxatuekin ezkondu diren gizonak. Nik uste dut hasieran ez dituztela joko, baina gero, berehala nekatzen direla beraietaz eta zerbait esaten dieten bakoitzean erantzun txar bat ematen dietela.

Artikuluan, poliziei bortxalariak Logroñon bizi dela esan omen die, baina Maitek gezurra dela esaten du, duela aste pare bat Iruñean ikusi zuela eta zenbait auzokidek berdina ziurtatu diote. Testuan, jartzen du, behin konturatu zirenerako urruntzeko aginduari uko egin ziola eta maiteren pisuko alboko eraikinean zegoela konturatu ziren. Hau entzun ondoren da jakiten dugunean Maitek eskatutako laguntza ez duela ezertarako balio.

Maitek bere alaba begiztatzeko soilik eskatzen zuen,bere alaba ikastetxerako bidean bakarrik joan ez zedin baina hainbeste salaketa jarri ondoren ori ere ez zuen lortu.

Emakume bortxatuen %80-ak suizidatzean pentsatu dute eta %64-a saiatu egin dira. Zifra oso altuak dira baina normala iruditzen zait horrela ez bizi nahi izatea. Aurten honezkero 55 hildako daude beren senarrek bortxatu eta hil dituztenak. Nazio batuen organizazioak IV. konferentzia mundialean, 1995.urtean biolentzia oztopo bat dela berdintasuna lortzeko dela onartu zen. Eta lege bat egin dute biolentziaren kontra, “LEY ORGANICA” deritzo.

Emakume bortxatu asko daude munduan. Askok salaketak jartzen dituzte eta ez dute ezertarako balio,hiru edo lau hilabete ondoren hilik agertzen direlako. Gainera kasu gehienetan bikotekidea da emakume hauek bortxatzen dituena eta nik ulertzen ez dudana da, ze arrazoi ditu berak maite izan duen edo maitatzen jarraitzen duen pertsona jotzeko???


Zabaldu Bildu.net | del.icio.us

Ez dago erantzunik »

Erantzun bat idatzi


<a href> <em> <blockquote> <strong> <cite> <code> <ul> <li> <dl> <dt> <dd>